/ Historia \

 
 
     
     
 
       Maldan taldea 2001.eko Urriaren 24an sortu zen Bilbon. Taldea Jon Urbizu ( ahotsa ), Eneko Urbizu ( bateria ), Xabi Oribe ( baxua ), Lander Iglesias ( kitarra bakarlaria ) eta Oier Iglesias-ek ( kitarra erritmikoa eta koroak ) osatzen dute. Partaide bakoitzak bazeukan arinagoko esperientzia, talde ezberdinetan urte batzuk pasatu baitzituzten Maldan sortu aurretik. Urbizu eta Iglesias anaiek Xabirekin batera aspaldidanik zeukaten batera talde bat sortzeko asmoa, baina ordurarte partaideak beste talde batzutan ari zirenez, asmoa alde batera utzita zegoen. Horrela urte batzuk beranduago partaide bakoitza talde gabe zegoenean hasi ziren serioskiago planteatzen talde berria sortzearena. Hasiera batean talde pop-akustiko bat eratzeko asmoarekin sortu zen proiektua; iadanik Eneko eta Oier-ek konposatuta zituzten abesti batzuetatik abiatuta, musika "lasaiagoa" egiteko asmoarekin elkartu ziren beti ere beste musika estilo batzuei ateak itxi gabe eta Euskal Herri mailan zerbait ezberdina egiteko asmoarekin. Gainera konposatuta zeuden abesti guztiak ez ziren modu puru batean akustikoak.

       Taldeak denbora gutxi daukan arren, abestiak partaideak elkartu aurretik konposatuak egoteak, ezberdina den zerbait egiteko gogo ikaragarriak eta taldeko lan gogorrak taldeak oso denbora gutxian emaitza onak lortzea ekarri du. Honela lehenengo kontzertua Bilborock-en antolatutako Bilbao Gaua kontzertuen maratoian eman zuten 2002ko Ekainaren 1ean. Ekitaldi honetan hiru abesti jotzeko aukera izan zuten, eta taldeak jendearengan oso harrera ona izan zuen.

       Urte bat bete aurretik beraien lehenengo maketa kaleratzeko aukera izan zuten, "Ilusioz beteriko bidean...". Zazpi abestiz osaturiko maketa hau entsaiu lokalean grabatu zuten, horietariko bi zuzenean grabatuta daudelarik. Emaitza oso ona izan zen taldeak zituen medioak kontutan hartuta, eta momentuz 300 kopia baino gehiago banatu dituzte.

       Bigarren kontzertua 2002ko ekainaren 28an Santutxuko Sorgintxulo gaztetxean antolaturiko Santutxuko Taupadak lehiaketan eman zuten. Bertara hamar talde aurkeztu ziren eta bigarren saria eskuratu zuten honela uztailan ospatzen diren Santutxuko jaietan jotzeko aukera lortuz. Guztira taldeak bere lehenengo bi urteetan 15 kontzertu jotzea lortu du besteak beste M.C.D, Mallacán, 2D1, Urgabe, La Gripe, Punto de Mira, Francis (Doctor Deseo) eta Khronos taldeekin batera.

 
 
     
 
 


 
 
 
www.maldan.net
 

[ abestiak / letras ]  [ argazkiak / fotos ]  [ gu geu / somos ]  [ kontzertuak / conciertos
[ historia / historia ]  [ maketa / maqueta ]  [ zuen txokoa / el txoko ]  [ loturak / enlaces