/ Abestiak \  
 
     
     
  Oroitzapenen inguruan bueltaka  
     
  Berri txar bat iritsi zait oraingoan
maite dudan neska baten egoeraz
iluntasun baten murgilduta
aldentzen dagoen momentuan
liluratuta naukan lorea
galtzen nagola ikusterakoan.

Orain ere buruan dut egunero
izan litekeen ametsa galdu orduko
harrotasun zikinen eskutan
hondartzako hareak bezala
hatzamarren artean irristan
bihotz zatiak lurrera doaz, doaz.

Negargarri naiz sentitzen
zure begietako eztia probatu nahian
hainbeste zaitut maitatzen
ilunpe hontatik irtetzeko gai ez naiz
zu gabe.

Maitia hemen naukazu negarretan
oroitzapenen inguruan bueltaka
kolorez jantzitako erreinua
sortzeko esperantza mugatua
printzesa gazte baten atzean
dabilen gerlari itsu txikia, txikia.

( Hitzak eta musika: ENEKO )
 
     
 
 


 
 
 
www.maldan.net
 

[ abestiak / letras ]  [ argazkiak / fotos ]  [ gu geu / somos ]  [ kontzertuak / conciertos
[ historia / historia ]  [ maketa / maqueta ]  [ zuen txokoa / el txoko ]  [ loturak / enlaces