/ Abestiak \

 
 
     
     
  Gezurra eta gorrotoa banatzen  
     
  Badakit ez dela berria,
betidanik izan dela horrela.
Baina egunak aurrera doazela
jasangaitzagoa bihurtzen da.

Gezurrez ta gorrotoz
beteriko saioek
sua pizten dute ene barnean.

Gauzak gaizki badoaz
beraiek txarragotzen dituzte
jendea gorrotoaren bidetik eramanez.

Manipulazioaren
errege dira eta hori da
beraien boterea.

Denak eztanda egin arte
jarraituko dute
mundu osoaren buruak
bereganatu arte.

Nola egin dezakezue
lo lasai
guzti honen ondoren.

Jende artean gorrotoa
sortzea lortu duzue
baina baita zuenganakoa ere.

( Hitzak eta musika: OIER )
 
     
 
 


 
 
 
www.maldan.net
 

[ abestiak / letras ]  [ argazkiak / fotos ]  [ gu geu / somos ]  [ kontzertuak / conciertos
[ historia / historia ]  [ maketa / maqueta ]  [ zuen txokoa / el txoko ]  [ loturak / enlaces