/ Abestiak \

 
 
     
     
  Leihoak  
  Jeitsi Ezazu !!  
     
  Mundu desberdinak
ikusten ditugu
gure begiak diren leihoetatik;
denok gaude etxe berean
baina bakoitzak leiho
desberdinetik begiratzen du.

Ireki
daitezela leiho guztiak.
Eraiki
leihorik ez dutenentzat.

Mundua
ikus dezagun guztiok
batera
leiho berdinetik begira.

Leiho ilunak,
irekiak, argiak, itxiak,
baina ez dago denentzako leihorik.
Batzuk ezin dute
mundua ikusi
begiratu ezin dutelako,

beste batzuk aldiz
euren leihotik begiratu
ahal izan arren
ez dute ezer ikusten.

( Hitzak eta musika: OIER )
 
     
 
 


 
 
 
www.maldan.net
 

[ abestiak / letras ]  [ argazkiak / fotos ]  [ gu geu / somos ]  [ kontzertuak / conciertos
[ historia / historia ]  [ maketa / maqueta ]  [ zuen txokoa / el txoko ]  [ loturak / enlaces