/ Abestiak \

 
 
     
     
  Odolez zikinduriko dirua  
     
  Haizeak itzali ditu
zure minaren sugarrak;
hainbeste odol ikusi ondoren
bukatu da negarra.

Bizitzaren balioak
ez duenez garrantzirik
infernura bidali zintuzten
defendatzera aberria.

Lau putakumek asmatutako gerran
milaka bizitzen galera
odolez zikinduriko diruaz
garbitzen da,
odolez zikinduriko diruaz
garbitzen da.

Eta gero aberriak
popatik eman zizun
interes denak beteta
besteak bost axola.

Joan daitezela beraiek
abertzalerik gorenak
hainbeste maite duten
dirua defendatzera.

odolez zikinduriko diruaz
garbitzen da,
odolez zikinduriko diruaz
garbitzen da.

( Hitzak eta musika: OIER / Intro: LANDER eta OIER )
 
     
 
 


 
 
 
www.maldan.net
 

[ abestiak / letras ]  [ argazkiak / fotos ]  [ gu geu / somos ]  [ kontzertuak / conciertos
[ historia / historia ]  [ maketa / maqueta ]  [ zuen txokoa / el txoko ]  [ loturak / enlaces