/ Abestiak \

 
 
     
     
  Helduko da eguna  
  Jeitsi Ezazu !!  
     
  Izarrez beteriko zeruan
zergaitik sentitzen dut hotza
nire neguan,
berotzea besterik nahi ez duten
udak daudenean?

Borrokak ekinarekin
aldendu ezinezko zauriak
uzten ditu, pilatzen ditu
gure bihotzetan.

Ingurukoen poztasunak
alaitu egiten du,
baina ezin du norberarena berreskuratu,
bizitzen ez dakienaren pentsamendu ezbaikorra
iheskorki du ezkutatu.

Ahaztu ezazu hutsunea,
lasai egon laguna.
Zuk orain behar duzuna
da aske bizitzea.

Nahiz ta zuk ez sinistu
zure eskutan dago,
saiatu burua aldentzen
ta agertu egingo zaizu.

( Hitzak: Iker Zirion eta OIER / Musika: OIER )
 
     
 
 


 
 
 
www.maldan.net
 

[ abestiak / letras ]  [ argazkiak / fotos ]  [ gu geu / somos ]  [ kontzertuak / conciertos
[ historia / historia ]  [ maketa / maqueta ]  [ zuen txokoa / el txoko ]  [ loturak / enlaces