/ Abestiak \

 
 
     
     
  Eztanda egingo dut  
     
  Pertsonak ulertzeko ezintasunean
guztiz zorabiaturik,
jarrerak ezin ulertuz.
Pozoia daramatenen ziztada
ekiditu ezinik, kolpe asko jasaten.
Dena doa barrura, zama astunak,
amorruz beteak,
eta ez dut ezer pentsatu nahi...
Dena doa barrura, eta askoz gehiago
ez da sartuko,
lo lasai egin nahi dut...

Eztanda egingo dut;
ezingo dut gehiago jasan,
honela iraun.

Denek ondorioak jasango dituzte
eta nik ez dut nahi hori gertatzea,
zer egingo dut?
Eta zenbat aldiz sentitu dudan
urrutira ihes egiteko beharra,
zigorrik merezi al dut?
Zigarro bat erretzean bezala,
niri momentu horietan bizitza
zati bat joaten zait.
Erantzuna gogorra da,
maitasuna izkutatu egin da,
hutsetik berriz hasi nahi dut...

( Hitzak eta musika: OIER )
 
     
 
 


 
 
 
www.maldan.net
 

[ abestiak / letras ]  [ argazkiak / fotos ]  [ gu geu / somos ]  [ kontzertuak / conciertos
[ historia / historia ]  [ maketa / maqueta ]  [ zuen txokoa / el txoko ]  [ loturak / enlaces