/ Abestiak \  
 
     
     
  Zen Arkua  
     
  Arrazoi denak lurperatu
ilusioz itsutu
indarrak bideratu
amets baten gatibu.

Zen arku baten moduan
erre naiz, erre zaitut
izar biren esklabu
denbora dena agortuz.

Momentuan zerbait lortzeko
obsesioak, gehienetan,
huts egitera laguntzen gaitu.
Hobeto da beste alde batetik
joatea, ezinean,
amesten den helburuan sartu.

Lorpenak ez zenbatu
bizitzak asko ditu
duzuna baloratu
eta hobetzen saiatu.

( Hitzak eta musika: ENEKO )
 
     
 
 


 
 
 
www.maldan.net
 

[ abestiak / letras ]  [ argazkiak / fotos ]  [ gu geu / somos ]  [ kontzertuak / conciertos
[ historia / historia ]  [ maketa / maqueta ]  [ zuen txokoa / el txoko ]  [ loturak / enlaces