/ Abestiak \

 
 
     
     
  Denboraren alde egitea  
     
  " Hirukoitza da denboraren alde egitea:
Zalantzatsu ta misteriotsu
etorkizuna gugana dator.
Gezi bat bezain azkar
oraina ihesi doa.
Eternal eta mugiezin
iraganak dirau, iraganak
bertan dirau. " *

Denboraren esklabu gara;
Erlojuen orratzen baitan
zorabio bortitzean,
irten nahian ta ezinean.

Denbora asmakizun bat dela
dioten hainbat badira,
nola azaldu ordea
bizitzaren abiadura?

Geroz ta arinago doa
ta ezin da ezer egin,
soilik disfrutatu.
Une denak arin doaz,
hori da seinalea,
azkar ibil zaitez.

Gure begien aurretik
trena pasatzen ari da,
ta geltoki ezberdinak
atzean geratu dira.

Bertan aurkitu ditugu
hainbat lagun ta ezezagun,
etorkizunean ere
hainbat geltoki badaude.

* : Hendaiako Antoine DŽAbbadie-ren gazteluan agertzen diren inskripzioetan oinarritua.

( Hitzak eta musika: OIER )
 
     
 
 


 
 
 
www.maldan.net
 

[ abestiak / letras ]  [ argazkiak / fotos ]  [ gu geu / somos ]  [ kontzertuak / conciertos
[ historia / historia ]  [ maketa / maqueta ]  [ zuen txokoa / el txoko ]  [ loturak / enlaces