/ Abestiak \

 
 
     
     
  Euriak bustitako leihoa  
  Jeitsi Ezazu !!  
     
  Ene itxaropenak egun zikin honetan itzali dira
zure muxu denak iritsiko eztirela konturatzean.

Eta irlandar taberna txikian
gure maitasuna ez zen kabitzen
eta oraindik nago ordu haiek oroitzen, oroitzen.

Zure erantzun ezak
ikara piztu zuen ene barnean
zure itzala ikusten
begiratzen dudan leku guztietan.

Oraingoan belauniko nago
ez gogorik, ezta indarrik ere
zure ezpainez saiatu zaitez ni altxatzen, altxatzen.

Gaur zugatik bizitza emango nuke
ta zugatik itsasoa hustuko nuke
bai zugatik negar egingo nuke
gaur zugatik...

Zuri-beltzez dago
margoturik ene mundu bakartia
dena jausten dabil
zulo beltz mugagabe baten barrura

Argi izpirik ez da ailegatzen
euriak bustitako leihora
eguzkia lurrera erori da gaurkoan, gaurkoan.

gaur zugatik...

( Hitzak eta musika: ENEKO )
 
     
 
 


 
 
 
www.maldan.net
 

[ abestiak / letras ]  [ argazkiak / fotos ]  [ gu geu / somos ]  [ kontzertuak / conciertos
[ historia / historia ]  [ maketa / maqueta ]  [ zuen txokoa / el txoko ]  [ loturak / enlaces